fachada

EU

Zornotza aretoa 1994ko urtarrilaren 7an inauguratu zen, Amorebieta-Etxanoko Udalak antzinako Zornoza zinema erosi eta birmoldatu ondoren.Eszena arteen (antzertia, musika, dantza) emanaldietarako eta ekoizpenerako eta zinemaren alorreko erreferentziako espazio bihurtu da harrezkero Zornotza Aretoa, jendeak “Aretoa” izenaz ezagutua eta euskal antzokien SAREA izeneko sare publikoan parte hartzen duena.Ikuskizunen emanaldiak, gehienetan ostiraletan, asteburuetako zinea eta astearteetako zine-kluba urritik ekainera bitartean eskaintzen dira, aisialdirako eta kulturarako eskaintza bariatua eskainiz. Horrezaz gain, aretoaren instalazioak beste hainbat jardueratarako ere erabili ohi dira: aurkezpenak, proiekzioak, hitzaldiak…

Bertan daude, baita ere, Markeliñe antzerti konpainiaren bulegoak. Izenpetuta dagoenerresidentzia hitzarmenari esker, aretoetarako ikuskizun guztiak bertan prestatu eta estreinatzen dira. Inguruetako beste antzerti konpainia batzuen lanak ere Zornotza Aretoan ekoitzi eta estreinatzen dira aldizka.

Ikusleentzako 363 besaulki daude, 263 patioan eta beste 100 anfiteatroan. Eszenarako ekipamendua (soinua eta argiak) eta zine emanaldietarakoa egokiak dira, eta sarreren aldez aurretiko TELEKA salmenta sistema (www.kutxabank.com) eskaintzen du Zornotza Aretoak. ARETO, SL enpresari esleituta daude, lehiaketa publikoaren bidez, espazioaren asistentzia teknikorako zerbitzua eta zinearen ustiaketa.
Zornotza Aretoko bazkideek 30 €-ko kuota ordaintzen dute urtean, % 25eko deskontua egiten zaie zuzeneko ikuskizunetan, eta zinemarako 3 sarrera (larunbat eta astelehenetan) ematen zaie doahinik, eta 2 ikuskizunetara debalde joateko aukera. Programazioari buruzko informazioa etxera helarazten zaie.

CAST

El Zornotza Aretoa, inaugurado el 7 de Enero de 1994, surge de la compra y posterior remodelación del antiguo cine Zornoza, por parte del Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano. En todo este tiempo el Zornotza Aretoa, popularmente conocido como “el areto”, se ha convertido en un espacio de referencia para la exhibición y producción de las artes escénicas (teatro, musica, danza) y el cine, formando parte de SAREA, la red pública de teatros vascos.

La exhibición de espectáculos, habitualmente los viernes, el cine de fin de semana y el cine-club de los martes, se suceden durante la temporada de Octubre a Junio para completar una variada oferta pública de ocio y cultura. A ello se le añade la utilización de sus instalaciones para actividades tan diversas como presentaciones, proyecciones, conferencias;…

Sus instalaciones albergan, también, las oficinas del grupo de teatro Markeliñe, con quien mantiene un convenio de residencia que le permite, entre otras cosas, la preparación y el estreno de todos sus espectáculos de sala. Temporalmente, el Zornotza Aretoa, alberga, también, la producción y estreno de obras de otras compañías teatrales de la zona.

El aforo es de 363 butacas, 263 en el patio y 100 en el anfiteatro y cuenta con un equipamiento escénico (sonido e iluminación) y cinematográfico adecuado, así como el sistema TELEKA (kutxabank) de venta anticipada de entradas (www.kutxabank.com). El servicio de asistencia técnica del espacio junto a la explotación del cine, está adjudicado, mediante concurso público, a la empresa ARETO, S.L.. Los socios/as de Zornotza Aretoa, abonando una cuota anual de 30 €, disponen de descuentos del 25% en todos los espectáculos en directo, 3 entradas de cine (sábados y lunes) y 2 espectáculos gratuitos al año así como información a domicilio sobre la programación.